2018ko ekainaren 21ean «Asunak» disko berria Bilboko Kafe Antzokian  Akorde txikiak banda osoarekin aurkeztu genuen. Beste behin, Nerea Alberdi (biolina), Mikel Nuñez (pianoa), Irati Bilbao (ahotsa), Dani Gonzalez (kontrabaxua), Lüi Young (gitarra elektrikoa) eta Txema Arana (bateria eta perkusioak) musikarien laguntzarekin taula gainean aritzea itzelezko plazerra izan zen.

Eskerrik asko bihotzez egun horretan Antzokia bete zenuten guzti-guztioi eta zuen kolaborazioak eskaini zenizkigutenoi: Gaizka Peñafiel, Rayco Sanchez, IEko kantu poteoko taldea eta abar luzea. Zuek zarie geure kanta txikien indarra.

Dabi Piedra kazetariak ARGIA komunikabiderako kontzertuaren kronika idatzi zuen.

(Argazkiak: Gaizka Peñafiel / Asier Olazar)

Leave a Reply