Kontzertuak Valentzia inguruan

CARTELL ALACANT

Pau Alabajos kantautoreaz batera Pais Valenciàn datorren astean lau kontzertu eskainiko ditugu. Valentzian, Alacanten eta Almenaran, gure hizkuntzan abestuko dugu.

2011. urtean Bartzelonako euskal etxean lehen aldiz elkarrekin kontzertua eman genuen eta ordutik hona Herrialde Katalanetan eta Euskal Herrian hamaika kontzertu eskaini ditugu: Gernika, Larrabetzu, Donostia, Igorre, Bilbo, Olot, Bartzelona, Valentzia, Benimacleten adibidez.

Asteazkenean, martxoaren 25ean 20:00etan, Valentziako unibertsitatearen filologia fakultatearen areto nagusian bakarrik arituko naiz. Ostiralean, martxoaren 27an 23:00etan biak batera Alacanteko Clan Cabaret aretoan . Larunbatean, martxoaren 28an 16:00etan, Valentziako euskaltzaleok antolatutako korrikaren aldeko jaian kontzertuan egongo gara eta igandean, martxoaren 29an eguerdian, Almenara herrian kontzertu akustikoa eskainiko dugu.

korrika valentzia   josu bergara upv
pau josu

Musika zuzenean webgunean txoko berezia

musika zuzenean

Hemendik aurrera Musika Zuzenean webgunearen komunitatea sailean txoko berezia izango dut. Oinarrizkoa iruditzen zait horrelako proiektuetan parte hartzea, euskal kultura sustatzeaz aparte, musikariontzat tresna interesgarria eta eragikorra delako: kontzertuak ezagutzera emateko, elkarlanean jarduteko eta beste hamaikatxo kontuetarako. Behar beharrezkoa Koldo Otamendi eta kideen lana. Beraz, badakizue, hemendik aurrera Taupaka agendan eta Musika Zuzenean bertan ere nire musikaren berri izango duzue.

Txikitxuen aurrean

txikitxuen oparia

Aurreko astean Santurtziko eskola baten egon nintzen euskararen egunean ume txikien aurrean kontzertu berezia eskaintzen. 150 ume ta gaztetxu egon ziren. Gelaka antolatuta, lehendabizi 75 eta gero beste 75ak. Musikari buruzko galderak, euskarazko letrei buruzkoak eta abarrekoak; alaiak, ezberdinak eta zintzoak. Irakasleak beti lagun. Baina momentu politxena hasi nintzenean “Zuretzat” abestia kantatzen eta danak buruz abestia goitik behera zekixen. Benetan ederra izan zen.  Argazkian gelako batek egindako marrazkia. Eskerrik asko bihotzez.

Amets, amets

“Amets, amets” kostaldeko abesti herrikoia kantatzen Euskararen Etxean, Bilbon, 2014ko irailaren 9an eskainitako kontzertu akustiko berezian.

AMETS, AMETS EGIN
Amets, amets egin itsas gizona,
amets, zure ametsa gerta leikela.

Berriz etorriko zera Ondarru’ko kaiera,
han daukazu maitea, itxaroten dezuna,
berriz etorriko zera, zure txaluparekin,
han daukazu maitea ta bihotza.

Han daukazu maitea ta bihotza.

Argoitaia Anai-arrebak bertsio ederra egin zuten aspaldi.