Back to the top
zooming-background

asunak

Asunak diskoaren azken kontzertuak

Barakaldoko Antzokian eta Bilboko Bira Kulturgunean eskaini ditugun azken kontzertuakAsunak‘ diskoari agur esateko ospakizun ezin hobeak izan dira.

Hemendik aurrera, epealdi baten kontzertuak eman gabe egongo naiz. Atsedena, lasaitasuna eta beste proiektu batzuentzako denbora behar dut. Baina benetan, eta bihotz-bihotzez: musikariak, teknikariak, elkartekideak, lagunak, familia… mila-mila esker zuen etengabeko laguntza eta babesagatik.

Zuek zarie nire kanta txikien indarra.

Josu

155


Akorde Txikiak
bandaren laguntzaz Amurrio Antzokian grabatutako ikus-entzunezko pieza berri honen egileak Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar izan dira.
Ion Martinez Esnaola “Txiki” aktorea bideokliparen protagonista nagusia izan da. Donostiako aktoreak rol edo paper ezberdinak jokatu ditu (burokrata, polizia, diputatua, epailea…) askotan ekimen kultural zein sozialak jasan behar dituzten trataerak salatuz.
Abesti honetan, tangoaren erritmoa eta doinu bereziak lirika eta umorearekin uztartu dira, kritika politikoa adierazteko.

128

2018ko ekainaren 21ean “Asunak” disko berria Bilboko Kafe Antzokian  Akorde txikiak banda osoarekin aurkeztu genuen. Beste behin, Nerea Alberdi (biolina), Mikel Nuñez (pianoa), Irati Bilbao (ahotsa), Dani Gonzalez (kontrabaxua), Lüi Young (gitarra elektrikoa) eta Txema Arana (bateria eta perkusioak) musikarien laguntzarekin taula gainean aritzea itzelezko plazerra izan zen.

Eskerrik asko bihotzez egun horretan Antzokia bete zenuten guzti-guztioi eta zuen kolaborazioak eskaini zenizkigutenoi: Gaizka Peñafiel, Rayco Sanchez, IEko kantu poteoko taldea eta abar luzea. Zuek zarie geure kanta txikien indarra.

Dabi Piedra kazetariak ARGIA komunikabiderako kontzertuaren kronika idatzi zuen.

(Argazkiak: Gaizka Peñafiel / Asier Olazar)

225
© WolfThemesLicencia: todos los derechos reservados © Josu Bergara© WolfThemes