Akorde Txikiak bandaren laguntzaz Amurrio Antzokian grabatutako ikus-entzunezko pieza berri honen egileak Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar izan dira.
Ion Martinez Esnaola “Txiki” aktorea bideokliparen protagonista nagusia izan da. Donostiako aktoreak rol edo paper ezberdinak jokatu ditu (burokrata, polizia, diputatua, epailea…) askotan ekimen kultural zein sozialak jasan behar dituzten trataerak salatuz.
Abesti honetan, tangoaren erritmoa eta doinu bereziak lirika eta umorearekin uztartu dira, kritika politikoa adierazteko.