Back to the top
zooming-background

Pantailak Euskaraz

Josu Bergara musikariak Pantailak Euskaraz abestia konposatu du

“Pantailak Euskaraz” abestiaren konposizio prozesua

2021. urtean Pantailak Euskaraz herri ekimenekoak nirekin harremanetan jarri ziren mugimenduaren aldeko abestia konposatzeko. Abestiaren konposaketa orokorra gauzatzeko David Sanchez Damián produktore musikalaren laguntza izan dut. Musika eta ahotsak, Basauriko Blue Bayou estudioetan grabatu dira 2022an zehar. Abestia 2023ko martxoaren 18an aurkeztu egin da.

  • Letraren egilea: Oihana Bartra bertsolaria.
  • Musika konpositorea: Josu Bergara.

Pantailak Euskaraz, abeslariak

Abestian hainbat musikari eta artista euskaldunak parte hartu dute:

  • Aitziber Garmendia aktorea, Zaldibia.
  • Iñaki Ortiz de Villalba musikaria (Betagarri, Modus Operandi), Gasteiz.
  • Sara Cozar aktorea, Ordizia.
  • Joanes Etxebeste aktorea-abeslaria (Goazen), Sara.
  • Nerea Lorón musikaria (La Furia Rap), Kaskante.
  • Tom Lizarazu musikaria (Bulego), Azkoitia.

Pantailak Euskaraz bideoklipa

  • Bideo Grabaketa eta Muntaketa: Joseba Rodrigez, Lander Gurtubai
  • Koordinazioa: Aintzane Gamiz
  • Bideo Zuzendaritza: Ibon Iza Totorika
  • Grabaketa Lekeition gauzatu da 2022ko udan, bertan Pantailak Euskarazeko hainbat kide, senide, eta lagunek parte hartu dute, eta baita Isuntzako neska arraunlariek ere.

 

David Sanchez (produktore musikala) eta Josu Bergara (konpositorea)

Zer da Pantailak Euskaraz?

Pantailak Euskaraz mugimendua ikus-entzunezkoen mundu pantaila-anitzean euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik gauden hainbat herri ekimen eta eragilek sortu dugun mugimendua da. Indarrak batuz, egoera irauli eta euskarazko etorkizun bat lortzeko helburua dugu.

“Pantailak euskaraz” abestiaren letra

Bideo-jokoko pantaila
Pelikulako arrisku
Serieko pertsonaia
Hizkuntzaren forman piztu.

Ahots, irudi, hitz, doinu,
Ta presentziaren jabe,
Inoren seinaleari
Itxaron beharrik gabe.

EUSKARAZ HERRI GARA
EUSKARAZ BIZI BAGARA,
EUSKARA PANTAILETARA
TA PANTAILETAN EUSKARA.

Ikasteko ta hezteko,
pizteko edo pozteko,
Nahi adina ezusteko
Bizi eta ikusteko.

Gure pertsonaiak sortu,
Asmatu ta desiratu,
Izan dezagun non izan
Eta nora begiratu.

EUSKARAZ HERRI GARA
EUSKARAZ BIZI BAGARA,
EUSKARA PANTAILETARA
TA PANTAILETAN EUSKARA.

Pantailak Euskaraz abestiaren aurkezpen ekitaldia, Donostian
1.94 K
© WolfThemesLicencia: todos los derechos reservados © Josu Bergara© WolfThemes